| www.tmcatalan.com/htmleus.htm
| Telefonoak:
Administrazioa 0034 943 63 15 53 | Planing
0034 943 63 26 40 | catalan@tmcatalan.com |
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
TRANSPORTES CATALAN-ek 280 unitate
traktore baino gehiagoko kamioi flota zabal bat dauka, guztiek telefono eta
satelite bidezko lokalizazio sistema dutelarik. Sistema hauek ibilgailuekiko
etengabeko kontaktua izan eta garraiatzen den merkantziaren jarraipen iraunkorra
egitea baimentzen digute.
GPS | KOKAPEN SISTEMA
GPS sistema berriztatzaileak edozein momentutan kamioiek duten kokapena eta
lan egoera zehatza kontrolatzea baimentzen digu, kontrol zehatz honi esker ustekabe
baten aurrean ebazpenerako beharrezkoak diren baliabide tekniko zein giza baliabide
guztiak jartzea ahalbidetzen duelarik.
JUST IN TIME | ENTREGA
ETA EKOIZPENA.
Gure Just in time sistemak 24 ordutan 1.500km baino gehiagoko ibilbide bat egitea
baimentzen digu, sektore guztien koordinazioa eta beraien garraio sarearen kokalekuari
esker. Honela, puntu jakin batzuetan gidarien ordezkapenak eginez, garraioaren
jarraipena eta gidariek beharrezkoa duten atsedenaldia bermatzen delarik.
ATOIAK:
- MEGA
Orokorrean 300 taut liner mega erdiatoi jartzen ditugu gure bezeroen eskura,
101,33m3-ko karga gaitasuna eta 3m-tako altuera, 2,48m-tako zabalera eta 13,62m-tako
luzerako erabilgarri diren dimentsioak dituztelarik.
- MEGA LIGHT
Gure mega-light plataformek 26.000kilo arteko karga har dezakete. Goratze sistema
iraultzaile bat daukate, merkantziaren karga eta deskarga optimizatzen dutena.
- RAIL ROUTE
TRANSPORTES CATALAN-ek bimodala den atoi berri bat sortu du, taut liner mega
bakar bat, bere altuera gaindi daitekelarik.
Baionako Garraio Zentru Europarreko basean, trenbide sarea karga guneraino iristen
da merkantzia biltzea ahalbidetuz.
TRAKTORAK
TRANSPORTES CATALAN-ek traktora aparkaleku zabal bat dauka bere eskura. Traktora
hauek berezko tailer sare batean aztertzen dira etengabeko doitze, konponketa
eta berraztertzea egiaztatu ahal izateko. Hau guztia, gure zerbitzuaren kalitatean
hobetu nahi dugulako.