| www.tmcatalan.com/htmleus.htm | Telefonoak: Administrazioa 0034 943 63 15 53 | Planing 0034 943 63 26 40 | catalan@tmcatalan.com | |||||||||||||||||||
| |
|
||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| | euskera | ESPAÑOL | CATALÁ | frAnÇAIS | english | deutsCH | |
| | IQNET.pdf | AENOR.pdf | E-MAIL | KARGA AGINDUAK | FLASH MODUA |
| | ENPRESA | BITARTEKOAK | FLOTA | INSTALAZIOAK | KALITATEA | BEZEROAK | KONTAKTUA | KOKAGUNEA | LEGALA | |
| 1. ENPRESA | HASIERA |
TRANSPORTES CATALAN-ek bere jarduera
1921ean hasi zuen eskualde mailan. Bere hedadura eremu nazional eta nazioartekora
zabaltzen joan zen, garraiobide eraginkorra lortu eta bezeroentzako zerbitzuak
optimizatzea ahalbidetzen duten estrategikoki kokaturiko egoitza eta zentro
berriak irekiz.
Oronoz -Mugaireko lehen egoitzari Baiona, Irun, Bartzelona, Tours, Clermont,
Ferrand eta Burgosekoak gehitzen joan zaizkio.
1921 ENPRESAREN
SORRERA
TRANSPORTES CATALAN-ek bere jarduera 1921ean hasi zuen Oronoz Mugaire izeneko
espainiar herrian. Oronoz Mugaire Nafarroako iparraldeko Baztango bailaran kokatutako
herri txiki bat da, Pirinioetako magalean eta Frantziarekiko mugatik oso gertu
dagoena. Herri txiki honetan, sortzaileek, garraioa produktuen banaketa eta
ekoizpen gako bezala ikusi zuten.
1958 EREMU NAZIONALA
TRANSPORTES CATALAN-ek bere jarduera eremu nazionalera zabaltzen du 1958an.
Honela, garraio zerbitzu eremu handiago bati erantzuten dio enpresaren hazkundeari
aurre eginez eta era berean Espainian hazten ari ziren enpresei erantzun ahal
izateko distantzia luzeagotan entregak egitea bermatzen duten garraio elementu
eta baliabide gehiagoz hornituz.
1968 NAZIOARTEKO
EREMUA
TRANSPORTES CATALAN-ek 1968an bere jarduera nazioarteko garraiora hedatzen du,
bere kokagune estrategikoak, frantziar-espainiar mugarekiko hurbiltasunak, Europako
hegoaldeko hainbat herrialderekin komunikatu eta eremu handiagoko zerbitzuak
egitea baimentzen diolarik.
1987 CATALAN FRANCE
TRANSPORTES CATALAN-ek, 1987an, bere zerbitzuak gure mugetatik at zabaltzen
ditu CATALAN FRANCE eratuz eta Baionako Mouguerre-ko Garraio Zentru Europarrean
(CEF) instalazio berriak irekiz.
Instalazio honek enpresak urte batzuk lehenago bere gain hartu eta aurre egin
dien nazioarteko garraio zerbitzuak indartzeko plataforma bezala balio du, gero
eta gehiago diren frantziar bezeroentzako euskarri bat sortuz.
1992 ZAISA EGOITZA
BERRIA (IRUN)
TRANSPORTES CATALAN-ek bere egoitza ZAISA-n kokatutako instalazio berrietara
eramaten du 1992an, Frantziako mugan kokatutako Irungo Garraio Zentrora hain
zuzen ere.
Gune honek, A-8 eta A-68 autopisten alboan kokaturik dagoena, 200.000 metro
karratu ditu.
1998 CATALAN BARTZELONA
TRANSPORTES CATALAN-ek bere jarduera hedatzen du, Bartzelonako CIM DEL VALLES
izeneko herrian egoitza berri bat sortuz, ardatz mediterraneoko garraioari dagokionean
kokaleku gakoa delarik.
2001 KALITATEAREN
IZARRA
TRANSPORTES CATALAN-ek “Ginebrako Nazioarteko Izarra 2001” sari
entzutetsua jaso zuen, kalitatea, gidaritza, teknologia eta berrikuntza mailan
duen konpromisoaren onarpen gisa.
Sari hau munduko 162 herrialdetan presente dagoen Business Initiative Directions-ek
eman ohi da, CC100 Total Quality Management-en teknologiarekin kalitate prozesu
oso baten oinarriak emanez.
2004 CATALAN GAUR
EGUN
TRANSPORTES CATALAN, bezeroaren gogobetetzea asetzea helburutzat duen enpresa
da gaur egun. Hori dela eta, konpromiso hau betetzea bermatzen duten kalitate
estandar ezberdinak ziurtatzen ditu.
Enpresa, ISO 14.001 ingurugiro ziurtagiriaren lorpenean murgildua dago, jarduten
den ingurunearekiko elkarrekikotasun eta oreka maila handiago bat eduki ahal
izateko.
| www.tmcatalan.com |